Aparece en Iruña-Veleia un ara dedicada a la diosa Madre por un esclavo público llamado Eucarpus.
Joan den urriaren 15ean egin zuten aurkikuntza. Garbiketa lanetan zebiltzala harri puska bat aurkitu zuten. Erromatarren garaiko aldare bat da, II. edo III. mendekoa. Esanguratsuena bertan azaltzen den inskripzioa da. Lehendabizikoz aztarnategiak berak Veleiako komunitateari erreferentzia egiten dio.
Zazpi lerroko testu laburrak informazio adierazgarria eskaintzen du. Esaterako, Veleian, herriaren zerbitzura lan egiten zuten esklaboak bazirela. Aldarean honako hau irakur daiteke. Eucarpus izeneko esklabo publikoak ama jainkosari eginiko eskaintza.
Horrela, esklabo honen testigantzak, agerian uzten du Iruña Veleiako gizarteak bazituela ondareak. Gizarte konplexu batez ari garela esaten dute adituek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario